Lege oharra

ERNEk hainbat informazio eskaintzen du bere web orrian, gauzatzen duen jarduerari, produktuei eta zerbitzuei buruz. ERNEk web orrian eskaintzen duen informazioa aurkezpeneko informazio soiltzat jo behar du erabiltzaileak, eta ez da erabakiak hartzeko datu erabakigarritzat hartu behar. ERNEk, beraz, ez du inolako erantzukizunik hartuko informazioa modu oker horretan erabili dela egiaztatzen bada. Informazio hori, gainera, Espainian indarrean dauden legeen pean dago, eta ez dago beste estatu batzuetako jurisdikziopean diharduten erabiltzaileei zuzenduta, baldin eta estatu horietan beste betekizun batzuk eskatzen badira ERNEn jarduera-arloari dagozkion zerbitzuak eta/edo produktuak eskuragarri jartzeko, zabaltzeko eta horien gaineko publizitatea egiteko.

ERNEk bere web orrian jasotako informazioa eguneratzeko, aldatzeko edo ezabatzeko eskubidea du, eta informazio horretara jotzeko mugak ezarri ahal izango ditu baita sarbidea ukatu ere, aurretiaz horren berri eman gabe. ERNEk eskubidea du, bereziki, web orrirako sarbidean mugak ezartzeko edo sarbidea bera ukatzeko edo ezabatzeko, baldin eta berarekin zerikusirik ez duten egitate edo inguruabarren ondorioz zailtasun teknikoak sortu badira eta zailtasun tekniko horien eraginez, bere ustez, webgune hori egokiro jarduteko hartu diren segurtasun-maila estandarrak murriztu edo bertan behera geratu badira.

ERNE ez da sekula izango webgunean sartzeagatik edota hura erabiltzeagatik sor daitezkeen kalte-galeren erantzule, eta kalte-galera horien barruan aintzat hartuta daude, besteak beste, informatika-sistemetan eragindakoak edo birusen eta/edo informatika-erasoen eraginez sortutakoak. ERNE ez da erantzule izango erabiltzaileek webgunea gaizki erabiltzeagatik jasan ditzaketen kalteen aurrean, eta are gutxiago telekomunikazioetan gerta daitezkeen erorketa, eten, falta edo akatsen aurrean.

ERNEk ez du erantzukizunik hartzen bereak ez diren eta beste iturri batetik datozela adierazten den informazioen egiazkotasuna, osotasuna eta eguneraketa direla-eta. Era berean, ez du erantzukizunik izango bere web orrian hiperesteka edo esteka bidez erabiltzaileentzako informazio-iturri osagarri modura eskaintzen diren beste webgune batzuetako informazioen gainean; izan ere, informazio horiek dagozkien webguneen titularrek ezartzen dituzten betekizunak eta baldintzak bete beharko dituzte, eta ERNEk ez du inolako erantzukizunik hartuko informazio horiek erabiltzeagatik eragin litezkeen kalteak direla-eta. Hiperesteka horiei dagokienez, ez da inolaz ere ulertu behar ERNEk gomendatzen, babesten edo zabaltzen dituenik horietan ageri diren informazioak, produktuak edo/eta zerbitzuak ez eta, oro har, hiperesteka horietan jasotzen diren edo nolabait zabaltzen diren hirugarren batzuen titularitatepeko edukiak ere.

ERNEk ez du erantzukizunik izango, baldin eta paperezko dokumentuen eta bere webgunean argitaratutako bertsio elektronikoaren artean behin-behingoz desberdintasunen bat badago.

Webgune hau oso-osorik dago babestuta Jabetza Intelektual eta Industrialaren Araudiaren bidez; babestuta daude, beraz, bai webguneko osagai guztiak (testuak, irudiak, markak, logotipoak, audio-artxiboak, sofware-artxiboak, kolore-konbinazioak) bai eta edukien egitura, hautaketa eta antolamendua ere. Hortaz, webgunea ezin da ustiatu, kopiatu, banatu, aldatu, jendaurreko komunikazioan erabili, laga edo eraldatu; orobat, ezin da berariaz baimendu ez den moduren batean zabaldu.

Webgune honetan sartzeak ez die erabiltzaileei inolako eskubiderik edo titulartasunik ematen webgune honetako edukien jabetza intelektual eta/edo industrialaren eskubideen gainean. ERNEk aukera izango du egoki diren legezko ekintzak abian jartzeko jabetza intelektual eta/edo industrialaren eskubideak hausten edo urratzen dituzten erabiltzaileen kontra.

Datu pertsonalak babesteko politika

ERNEn webguneak ez du modu automatikoan bere orrialdetara jo duten bisitarien nortasunari buruzko daturik ezagutzen. Erabiltzaileak zerbitzuei edo produktuei buruzko informazioa eskatzen badu edo erreklamazio edo jazoeraren baten gaineko izapideak egin nahi baditu eta horretarako ERNE web orriko formularioak erabili nahi baditu, beharrezko diren datu pertsonalak jaso beharko dira, eskaerari buruzko informazioa eskaini ahal izateko.

Datu horiek guztiak erabateko konfidentzialtasunez erabiltzen dira, eta zer helburutarako eskatu diren helburu horretarako bakarrik baliatuko dira, betiere Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteko Lege Organikoaren barruan eta harekin bat datozen gainerako arau juridikoei jarraikiz..

Web orri honek ERNEn eskaintza jasotzen du.

Este sitio web utiliza Cookies propias y de terceros para recopilar información con la finalidad de mejorar nuestros servicios, así como el análisis de sus hábitos de navegación. Si continua navegando, supone la aceptación de la instalación de las mismas. El usuario tiene la posibilidad de configurar su navegador pudiendo, si así lo desea, impedir que sean instaladas en su disco duro, aunque deberá tener en cuenta que dicha acción podrá ocasionar dificultades de navegación de página web.   ACEPTAR   CONFIGURAR