Zerbitzuak

ETXEBIZITZAK, MERKATARITZA-LOKALAK ETA BULEGOAK:

Instalazio elektriko orokorrak, eraikuntza berriak eta eraberritze-lanak.

  • Argiztapen-mota guztien instalazioa, eraikinen barnealdean zein kanpoaldean
  • Berokuntza-sistemen instalazioa (kontsumo txikiko metagailuak eta erradiadoreak)
  • Informatika-instalazioak, telekomunikazioak, audioa eta telebista
  • Domotika-instalazioak
  • Hartune elektrikoak eta kontagailuen zentralizazioa
  • Garajeetako ate elektrikoen automatizazioa eta mantentze-lana
  • Suteen eta lapurreten kontrako segurtasun-sistemak eta larrialdi-argiteria
  • Atezain automatikoak eta bideo-atezainak
  • Auzo-elkarteetako eta urbanizazioetako instalazioen mantentze-lanetan adituak.

INDUSTRIA-INSTALAZIOAK:

Pabiloi, tailer eta, oro har, industrien instalazio berria.

  • Instalazio zaharrak araudi berrira egokitzeko lanak
  • Aurretiaz zeuden instalazioak mantentzeko eta makineria mota guztiak (zenbakizko kontrola eta abar) konpontzeko lanak
  • Makinak berritzeko eta automatizatzeko lanak
  • Automata programagarrien eta maiztasun-erregulagailuen programazioa eta instalazioa
  • Babeseko eta maniobrako kaxa elektrikoen eta automatismoen instalazioa
  • Kondentsadoreetako bateriak instalatzeko eta mantentzeko lanak
  • Hartune elektriko berrien instalazioa.

JENDE JOAN-ETORRI HANDIKO ERAIKINAK ETA KALE-ARGITERIAK

(egoitzak, hotelak, kiroldegiak, eraikin publikoak eta abar)

  • Eraikin berrietako instalazioak
  • Aurretiaz dauden instalazioak mantentzeko eta konpontzeko lanak
  • Aurretiaz dauden instalazioak araudi berrira egokitzeko lanak
  • Kale-argiteria instalatzeko eta mantentzeko lanak. Fluxu-erreguladoreak hornitzeko eta muntatzeko lanak
  • Eguzki-panelak instalatzeko eta muntatzeko lanak.

GEURE BULEGO TEKNIKOA

Gure bezeroei erabateko konponbideak emateko irizpideari leial, geure Bulego Teknikoa dugu Ernen. Gure adituak, bada, zuen esanetara izango dituzue, galderei erantzuteko edo izapideak kudeatzen laguntzeko:

  • Bezeroentzako etengabeko aholkularitza teknikoa
  • Instalazio elektrikoen eta argiteriaren proiektu elektrikoak
  • ontsumoa kontrolatzeko eta energia aurrezteko azterlan pertsonalizatuak
  • Energia hornitzeko enpresekiko kontratuak eta espedienteak izapidetzeko lanak
  • Industria-sailarekiko izapideak eta instalazio-ziurtagiriak (buletinak)
  • Instalazio elektrikoen legeztapena, baimendutako kontrol erakundeekin lankidetzan
  • Aurrekontu mota guztiak.

Este sitio web utiliza Cookies propias y de terceros para recopilar información con la finalidad de mejorar nuestros servicios, así como el análisis de sus hábitos de navegación. Si continua navegando, supone la aceptación de la instalación de las mismas. El usuario tiene la posibilidad de configurar su navegador pudiendo, si así lo desea, impedir que sean instaladas en su disco duro, aunque deberá tener en cuenta que dicha acción podrá ocasionar dificultades de navegación de página web.   ACEPTAR   CONFIGURAR